XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); opa deutzudaz, Jauna, neure bicitza, eguite ta neque gustiac neure pecatuen orderaco, ta icharoten dot ceure ontasun ta erruqui amaibagian, parcatuco deustazuzala ceure Odol precioso, pasiño ta eriotzagaitic, ta emongo deustazula gracia bicitza obetuteco, ta Zeu serbietan irauteco neure eriotzaco orduraño. Amen.

ENCARNAZIÑOCO MISTERIOA.

Edo Jaungoicoaren Semea celan guizon eguin zan.

I. Cetan dago Encarnaciñoco misterioa?.

E. Trinidade gustiz Santaco bigarren Personea, edo Aita Eternoaren Seme Jaungoicoa, guizon eguitean Ama Birgiñaren sabel garbian, ez guizonaren bidez, ezpada Espiritu Santuaren bitartez ta birtutez; Ama beti gueratuten zala Birgiña garbi, Semea jayo baño lenago, jayoqueran eta jayo ezquero.

I. Cer eguin eban Espiritu Santuac?.

E. Lau gauza onetan obeto aditu oi direanac.